Dogmak


Dogma terminoak (latinezko dogma hitzetik, bere aldetik antzinako grezierazko δόγμα, "dogma" (« erabaki juridikoa »), jatorritzat δοκεῖν, "dokein", «ongi pentsatu» duena) agintari politikoen erabakiak eta aginduak, eta eskola filosofikoen printzipioak adierazten zituen jatorrian. Egun, gai bati buruzko sinesmen finkoa da, baina gehienetan erlijioei buruz erabiltzen da sinesmen hori erlijio bateko jarraitzaileen sinesmen komuna, erlijio horretako kidea izateko horren onarpena ezinbesteko baldintza ere badena. Kristau elizetan, dogmak agerkundez azaltzen zaizkigu, eta hutsezinak dira, finkoak, Egia adierazten dutenez. Ildo horretatik, dogmatismo hitza ekar dezakegu honera: aske izan nahian, dogma oro ukatzen dugu, baina hori ez al da, bada, egia bera ukatzea? Tomas Akinokoarentzat, sistema espekulatibo baten baitan eztabaidan sartzean dogmek euren berezko naturaz gaindiko izaera galtzen dute. Aro Modernoan, kristau filosofo batzuek zalantzan jarri dute dogmena egiatasuna, baina dogmekin egia balira bezala jokatzea justifikatu dute, bizitza moralari zentzua ematen diotenez. Filosofo analitikoek dogmak esperientziazko ezagutzatik kanpo uzten dituzte, eta beraz, esanahirik gabeko proposizioak lirateke, metafisika hutsa.

Ikus, gainera

245 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.