Errebelazioa


KategoriakErlijioa

Errebelazioa, agerkundea edo goi agerkundea Jainkoak komunikatzen duen egia erlijiosoa da, naturaz gaindiko bitartekoak baliatuz, gerora idatzirik eta irakaspenez jaso eta fedea dutenen artean zabaltzen dena, maiz idatziz, hala nola Biblia eta Koran liburu sakratuetan. Gehienetan, Jainkoaren eta gizakiaren arteko harremanari, munduaren patuari eta gizakiaren salbamenari buruzko mezuek osatzen dute Errebelazioa, eta horrela erlijioaren oinarri eta funtsa osatzen dute. 1

Adiera arruntean, pertsona batek errebelazioa jasotzen du, ezkutukoa zen egia bat-batean argi azaltzen zaionean.

Erreferentziak

1.
Hick J. Revelation. In: Encyclopedia of Philosophy (Donald M. Borcher). 2nd ed. ; 1967:451-454.
193 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.