Dogmak


KategoriakFilosofia

Dogma terminoak (latinezko dogma hitzetik, bere aldetik antzinako grezierazko δόγμα, dogma, « erabaki juridikoa », jatorritzat δοκεῖν, "dokein", «ongi pentsatu» duena) agintari politikoen erabakiak eta aginduak eta eskola filosofikoen printzipioak adierazten zituen jatorrian. Egun, doktrina bat sistema gisa eratzen duten printzipio edo oinarriak izendatzen ditu. Maizenik, erlijioei buruz erabiltzen da fededunen sinesmen komuna eta zalantzarik gabekoa adierazteko erabiltzen da, erlijio horretako kide guztiek eztabaidarik gabe onartzen dutena; Egia, maiuskulaz, adierazten dute, agerkundez edo errebelazioz eratzen dira eta horregatik ukaezinak, hutsezinak eta finkoak dira. Ildo horretatik, dogmatismo hitza ekar dezakegu hona: aske izan nahian, dogma oro ukatzen dugu, baina hori ez al da, bada, egia bera ukatzea? Tomas Akinokoarentzat, sistema espekulatibo baten baitan eztabaidan sartzean dogmek euren berezko naturaz gaindiko izaera galtzen dute. Aro Modernoan, kristau filosofo batzuek zalantzan jarri dute dogmena egiatasuna, baina dogmekin egia balira bezala jokatzea justifikatu dute, bizitza moralari zentzua ematen diotenez. Filosofo analitikoek dogmak esperientziazko ezagutzatik kanpo uzten dituzte, eta beraz, esanahirik gabeko proposizioak lirateke, metafisika hutsa.

263 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.