Epistemologian, analisia kontzeptu edo fenomeno bat bere osagaietan zatitu eta horiei erreparatuz aztertzea da. Ikuspuntu kontrajarria sintesia da, osagaiak bilduz osotasuna eratzen duena. Analisia korronte eta eskola filosofiko…

Diskurtsoaren Analisia edo Diskurtsoaren Azterketa diskurtsoak praktika sozial moduan aztertzen dituen metodologia sistematikoa da, ingurune sozial, historiko eta kultural jakin batean nola eta zergatik txertatzen den eta azpian dauden ideologia, asmo eta xedeak ikertuz. Pragmatika izeneko hizkuntzalaritzaren adarraren baitan kokatzen da. 1960ko hamarkadan garatu zen bereziki, aurretik gaia ikuspuntu teoriko eta espekulatiboago batetik aztertu bazen ere, bereziki hermeneutikaren baitan. Diskurtsoaren Analisiaren ikuspegia, izenak berak dioen bezala, analitikoa da, diskurtsoa osatzen duten elementuak bereizi egiten ditu; horretarako tresna estatistikoen erabilera ohikoa da diskurtsoaren analisia eta beraz metodologia kuantitatiboa da alde horretatik, baina azkenean azterketa kualitatiboa ere eskatzen du, diskurtsoa bere testuinguruan kokatu (diskurtsoaren deskribapen orokorra, diskurtsoaren eragileen ezaugarriak), azterketaren interpretazio egin eta ondorioak ateratzeko orduan.1 Diziplina anitzeko metodologia da, beste alde batetik: soziologia, antropologia, psikologia, filosofia eta hizkuntzalaritza barnehartzen ditu.
Diskurtsoaren Analisi Kritikoa botereak diskurtsoa dominazioaren legitimizaziorako nola erabiltzen duen aztertzen duen ikuspegia da. Ikuspegi kuantitatiboagoa aztertzen duen ikuspegiari Edukien Analisia deitzen zaio, terminoen maiztasunak eta horien arteko loturak aztertzen dituena. 2
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.