Diruzaintza enpresa edo bestelako erakunde batean ordainketa eta kobratzen eskumena eta ardura dituen pertsona edo sailaren jarduera da, diruzain deitzen den horrena alegia, eskudirua eta banku-kontuak, altxortegia alegia, kudeatzen dituena, eta enpresa edo erakundearen likidezia kontrolatzen duena. Bankuekin likidezia bermatu eta epe laburreko finantzazioa eskuratzeko negoziazioaren ardura ere badu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cash management; gaztelaniaz, tesorería.
Loturiko artikuluak
Makrosegmentazioa eta mikrosegmentazioaMarketinean, makrosegmentazioa produktu generiko baten baitan beharrizan desberdinak identifikatzeko prozesua da, produktu-merkatu desberdinak, beharrizan jakin eta zehatzak asetzen dituen produktu espezifikoak alegia, identifikatze aldera (adibidez, margoen merkatuan, margo…
Enpresa nazionalizatuakEnpresa nazionalizatua estatuak bereganatu duen enpresak dira, haien jabetza eta kontrola eskuratuz, jabetza pribatukoak izan ondoren. Ikus, sakontzeko Nazionalizazioak Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, empresas nacionalizadas.
Enpresa filialakEnpresa filialak edo eskumendeko enpresak beste enpresa nagusi baten kontrolpean dauden enpresak dira, haien jabe izateagatik edo gutxienez haietan kapital sozialean partaidetzaren %50a edo gehiago izateagatik. Enpresa filialaren…