Zerga presioa agente ekonomikoek (familiak, enpresak) jasan behar dituzten zerga guztien zama orokorra da, portzentajean haien errentarekin alderatuta. Adibidez, %10eko zerga presioak adierazten du agente ekonomikoek orokorrean eta…
Diru-zuriketa edo diru-garbiketa, kapital-zuriketa ere deitua, delituz zein zerga-iruzurra eginez eskuratutako dirua finantza-sisteman kokatu, haren jatorria ezkutatu eta legez eskuratutako diruaren itxura emateko jardueren multzoa da (ikus, gainera, ezkutuko ekonomia). Diruaz gainera beste ondasun batzuk ere zuritu edo garbitzen denez, kapital-zuriketa terminoa hobesten da. Batzuetan bereizketa hau ere egiten da: zerga-iruzurra eginez eskuratutako diruari diru beltz deitzen zaio, eta legez kanpo eskuratutakoari diru zikin. Diru-zuriketa eta garbiketa hitzak XX. mendeko lehen hamarkadetatik erabiltzen dira, Estatu Batuetako mafiek ikuztegi-sarea antolatu zutenean, legez kanpo eskuratzen zuten dirua bideratzearren.
Anitz dira dirua garbitzeko erabiltzen diren metodoak, hala nola aitortu beharrik ez duten ondasunak eta zerbitzuak erostea (autoak, bidaiak, ...); diru beltza edo zikina kopuru txikitan bideratu legezko banku-kontuetara (pitufeo, gazteleraz; smurfing, ingelesez); dirua atzerrira eramatea, zerga-paradisuetara bereziki; eta pantaila-enpresak eta bestelako alegiazko enpresak sortzea, diru beltza eta zikina enpresa horietatik pasarazi eta legezko itxura emateko.1
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.