Ekonomian, zerga pizgarriak estatuak edo zergak ezarri eta biltzek duen agintaritza politikoak herritar eta enpresei zerga gutxiago ordaintzeko eskaintzen dizkien aukerak dira, kolektibitatearentzat ustez onuragarriak diren ekintzak garatzearen…
Zerga presioa agente ekonomikoek (familiak, enpresak) jasan behar dituzten zerga guztien zama orokorra da, portzentajean haien errentarekin alderatuta. Adibidez, %10eko zerga presioak adierazten du agente ekonomikoek orokorrean eta batez beste zergetan euren errentaren %10 ordaindu behar dutela. Zerga presioa arintzea edo gehitzea gobernuen politika ekonomikoaren ohiko tresna da: zerga presioa gehitzeak diru sarrera publikoak gehitu, defizit publikoa murriztu baino jarduera ekonomikoa moteltzea ere badakar, kontsumorako diru gutxiago dagoelako zerga presio handi horren ondorioz; zerga presioa jaisteak, berriz, ekonomia bizkortu egiten du, kontsumorako diru gehiago dagoenez, baino defizit publikoa handitu egiten du.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, tax burden; gaztelaniaz, presión fiscal, presion impositiva, presión tributaria.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.