Dibidenduak edo dibidendoak, zehatzago dibidendu aktiboak, enpresa batek bere akziodunei egiten dizkien aldiroko ordainketak dira, enpresak lortutako mozkinetatik, haiek egindako inbertsioa saritzeko, bazkideak kapital sozialean duen partaidetzaren araberakoa, proportzionalki. Dirutan nahiz akzio berritan ordain daitezke. Dibidenduak ordaintzeko ez diren mozkinen zatia enpresaren erreserbak osatzera pasatzen da. Dibidenduen ordainketa enpresako batzar orokorrean erabakitzen dira, eta gehienetan mozkinetatik ateratzen dira. Hala ere, mozkinik gabe ere, posible da dibidenduak ordaintzea, baina orduan enpresaren erreserbetatik egin behar dira. Zentzu hertsian, aurrekoak dibidendu aktiboak dira; dibidendu pasiboak, berriz, bazkideak lehenagotik egiteke dituen ordainketak dira, kapitala osatzeko falta dena.1
Ikus, gainera
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
Kapital harpidetuaKapital harpidetua, harpidetutako kapitala edo harpideturiko kapitala merkataritza sozietate bateko bazkideek eskuratu dituzten akzioen balioa da. Kapital harpidetua bazkideek une jakin batean ordaindu duten diru kapitak despoltsatuaren desberdina…
Kapital higigarriaKapital higigarria zuzeneko errendimendu edo irabaziak eskuratzeko enpresa edo partikular batek dituen diru-gordailu, akzio, balore-titulu, bono, obligazio eta bestelako finantza-inbertsioak dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, capital mobiliario.
Itzulkin kooperatiboaItzulkin kooperatiboa edo erretorno kooperatiboa kooperatiba bateko irabazietan eskuratzen duten zenbatekoa da, bazkideak kapitalera egindako ekarpenaren arabera ez, baizik eta bere lan ekarpenaren araberakoa, sozietate anonimoetan ez bezala,…