Ez-lekuak edo ez-tokiak, baita ere ezlekuak edo eztokiak, Marc Augé 1992 urtean asmatutako terminoa da, espazio geografikoan identitaterik, historiarik eta gizarte-loturarik gabeko lekuak izendatzeko (ikus, desterritorializazioa). Augéren arabera,…
Desterritorializazioa ikuspuntu eta dimentsio desberdinak dituen kontzeptua da. Esfera ekonomikoan, kapitalismoak eta horren globalizazioak lurralde muga guztiak gainditzen dituen fenomenoa da, eta ondorioz deslokalizazioak eta beste fenomeno batzuk (hirien lausotzea, ...) eragiten dituena. Esfera kulturalean berriz, postmodernitatean lurrak, auzoak, eskualdeak eta nazioak galdu duen zentzu kulturalari egiten dio erreferentzia, besteak beste esanahirik gabeko espazioak garatuz (ikus, ez-lekuak) eta aldi berean hibridazio kulturala sorraraziz. Deleuze eta Guattari filosofoentzat berriz, desterritorializazioa fenomeno positiboa litzateke, muga gainditze bat, gizabanakoarentzat aukera berriak sortzen dituena. Hirugarren dimentsio batean, desterritorializazioa ziberespazioaren garapenarekin lizateke loturik, mundu errealaren eta birtualaren arteko bereizketarekin alegia.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, deterritorialization; gaztelaniaz, desterritorialización.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.