Inboluzioa (latinezko involutio hitzetik, « biltze, uzkurtzea ») zerbaiten eboluzio edo garapena geldiarazi eta atzeraraztea da. Maiz erabiltzen da testuniguru politiko eta sozialean, abiarazitako erreformak edo aldaketarako asmoak geldiarazi eta…

Erreformismoa indarrean dagoen sistema politiko, ekonomiko eta soziala kolokan jarri gabe, hura zuzendu edo hobetzea bilatzen duen korronte politikoa da, beharrezko erreforma edo aldaketak eginez. Bereziki kapitalismoaren aurkako doktrina politikoen testuinguruan erabili da, erreformista edo kapitalismoa zuzentzea eta hobetzea posible dela baieztatzen dutenen eta iraultzaile edo kapitalismoa irautzea beste biderik ez dagoela defendatzen dutenen artean.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.