Desplazamendua (psikologia)


KategoriakPsikologia

Psikologian, desplazamendua subjektuen babes-mekanismo mota bat da. Hartan, subjektuak  amorruaren zuzeneko eragileak ez diren beste batzuen aurka jotzen du bere amorrua bideratzeko, haiek ahulagoak edo sozialki onargarriagoak direnez gero; adibidez, talde bateko liderrak taldekide bati iseka egiten dionean, taldekide horrek liderraren aurka jo ordez, taldeko ahulenaren aurka jotzen duenean. Desplazamendua erreprimitzen diren desirak beste objektu batzuekin lotzen direnean ere agertzen da, hala nola amets eta fantasietan.

149 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.