Desglobalizazioa edo desmundializazioa munduko herrialdeen arteko harreman ekonomiko, politiko eta sozialen mugatu edo murriztea da, eta beraz globalizazio edo mundializazioaren aurkako fenomenoa. Desglobalizazioa isolazionismoarekin eta protekzionismoarekin loturik dago, eta gehienetan estatu-nazioen subiranotza, indarra eta boterea berreskuratu nahi ditu. Bereziki alderdi kontserbadoreek aldezten duten mugimendua da, eta Europan euroeszeptizismoa da bere adierazpen nabarmenena, eta Brexit delakoa desglobalizazioarekin loturiko gertakari aipagarriena.
Loturiko artikuluak
Globalizazio ekonomikoaGlobalizazio ekonomikoa globalizazioaren dimentsio nagusietako bat da, enpresen jarduera, ekoizpena eta merkataritza elkartrukeak zehazkiago, nazioartera eta mundu zabalera hedatzen dituena, herrialdeen arteko muga ekonomikoak deseginez. Globalizazio ekonomikoa bideratu…
InterdependentziaOrokorrean, interdependentzia bi pertsona, erakunde edo objektuen artean garatzen den elkarrekiko dependentzia da, elkarren artean dagoen ezinbesteko lotura eta eragina edo elkarren beharra. Berriki, antikapitalismo, altermondialismo nahiz ekofeminismotik…
MultipolaritateaGeopolitikan, multipolaritatea munduan zehar zentro eta potentzia ekonomiko, politiko eta kultural batzuk garatzeko fenomenoari deritzo, elkarren lehian, munduan zehar ahalik eta sare eta baliabide gehien kontrolatu nahian. Kontzeptua…