Geografiaren definizioa Geografia lurrazaleko ingurune fisikoa eta gizakiak hura populatu eta eraldatu duen modua deskribatu eta irudikatu egiten duen zientzia da. Halaber, ingurune fisikoak giza jardueran duen eragina…
Desertifikazioa, desertizazioa edo basamortutzea lurralde bateko lurzoruaren degradazio iraunkor eta zabala da, haren ahalmen biologikoa murriztu egiten duena, eta horren ondorioz lurraldeko paisaia basamortu bilakatzen duena (ikus, gainera, idortasuna edo lehortasuna). Desertifikazioa ez da soilik kondizio klimatikoen aldaketaren emaitza; hain zuzen ere, badira klimagatik basamortu izan beharko ez liratekeen eskualdeak basamortu direnak). Izan ere, hainbat faktore fisiko, biologiko eta sozioekonomiko izan daitezke desertifikazioaren kasua, hala nola deforestazioa, nekazaritza eta abeltzaintzaren erabilera intentsiboa, eta landa exodoa. Euskal Herrian, desertifikazio prozesuaren adibide garbiena Bardeak dira, berez lurralde lehorra izanda ere, Bardeetako paisaia moldatu zuten faktore gehigarriak XVII-XVIII mendeetan izandako deforestazioa eta gehiegizko abeltzaintza izan baitziren.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.