Integrazio ekonomikoa herrialde subirano batzuek beraien arteko ekonomiak bateratzeko prozesua eta horri loturiko erabakien multzoa da, hala nola merkataritzarako eta kapitalen mugimendurako trabak ezabatzea eta haien politika ekonomikoak…
Desazkundea (ortografia zuzena) edo deshazkundea (ortografia okerra), batzuetan desazkundearen mugimendua ere deitua, planetak globalki jasaten duen ingurumen-krisia nahiz gizarteek pairatzen dituzten arazo sozial larriak (pobrezia, langabezia, desberdintasunak, ...) konpontzeko ustez aurrerapena dakarten hazkunde ekonomikoaren eta produktibismoaren ideiekin bukatu eta desazkunde ekonomikoa (ekoizpen eta kontsumo maila globalak murriztea) aldezten duen teoria ekonomikoa da, horri dagozkion posizionamendu eta praktika politiko eta sozialekin batera. Desazkunde honek baliabide naturalen kontsumo txikiagoa ekarriko luke, eta horrela horien ustiapen eta eraldaketaren ingurumen-kalteak saihestuko lirateke, baliabide horien agortzeagatik suertatuko litzatekeen hondamendia saihestearekin batera. Aldi berean, desazkunde hori modu orekatuan garatzeko jarduera ekonomiko eta harreman sozial berritzaileak proposatzen dituzte eta maila indibidual nahiz kolektiboan mentalidade aldaketa bat, bizimodu apal eta sinpleago baten alde. Desazkundearen mugimenduaren baitan, joera eta ikuspegi desberdinak dauden arren, orokorrean hazkundeari loturiko jasangarritasun edo iraunkortasunaren kontzeptuaren kritika egiten da, errealitatetik at egoteagatik nahiz deshazkundearen jarraitzaileen ustez ingurumenean eta gizartean larriagotzen joan diren arazoen oinarrian dagoen sistema ekonomikoa kolokan ez jartzeagatik.
Desazkunde mugimenduaren hastapenak 1972 urtean abiatzen dira, MIT erakundeak agindutako The Limits to Growth txostena (Meadows txostena ere deitua, egileei erreferentzia eginez), hazkunde mugababearen bidean jarraitzeko ezintasuna aldarrikatzen duena, leherketa demografikoa eta baliabideen agortzea nabarmenduz. Harrezkero, desazkundea ekologia politikoatik nahiz mundu akademikotik aldarrikatu da, bereziki XXI. mendearen hasieratik. Desazkundearen aurkako ahots kritikoek teknologiaren garapenaren ahalmena eta ekonomiaren desmaterializazioa aldarrikatzen dituzte besteak beste hazkunde ekonomikoaren bidetik jotzeko argudio gisa, horrekin batera gogoratuz ere XIX. mendearen hasieran osaturiko maltusianismoak, deazkundearen antzeko ikuspegiarekin hazkunde demografikoaren inguruan ardaztua dagoen teoriak, guztiz huts egin duela bere aurreikuspenak egitean.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.