Desagrarizazioa ekonomia batean nekazaritzak eta abeltzaintzak duten pisua galtzea da, industriaren eta zerbitzuen mesedetan, Barne Produktu Gordinera sektore haiek dakarten zatiaren eta enpleguaren jaitsieran islatzen dena. Desagrarizazioa nekazaritzaren produktibitate eskasaren ondorioz gertatzen da, bigarren eta hirugarren sektoreko jarduerekin alderaturik balio erantsi txikiagoa izateagatik; hartara, gehienetan industrializazio eta tertziarizazio-prozesuen ondorioz geratzen dela esan daiteke. Izan ere, desagrarizazioa herrialde bateko garapen ekonomikorako ezinbesteko baldintza dela esaten da. Espainian, adibidez, 1960ko hamarkadan nekazaritzak BPGaren %30 zekarren bitartean, XXI. mendearen hasieran %6 ingurukoa da. Hala eta guztiz ere, desagrarizazioak ondorio kaltegarri zuzenak ditu landa eremuetan: nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin loturiko diru-sarrera eta soldaten jaitsiera, langabeziaren gehikuntza, eta azkenean emigrazioa eta lurralde hustutzea.
Ikus, gainera
Beste hizkuntzetan: ingelesez, deagrarianization; gaztelaniaz, desagrarización.
Loturiko artikuluak
Banaketa-sektoreaEkonomian, banaketa-sektorea produktuak eta zerbitzuak kontsumitzaileen esku jartzeko jarduera ekonomikoen multzoa da, banatzaile izeneko eragile ekonomikoen bitartez. Horren baitan biltzen dira, produktuak eta zerbitzuak eskaintzen diren saltokiak eta…
TertziarizazioaEz nahastu tertzerizazio kontzeptuarekin. Ekonomia batean, tertziarizazioa gertatzen dela esaten da hirugarren sektore edo zerbitzuen sektoreak beste sektore ekonomikoen aldean (lehen sektorea eta bigarren sektorea) pisu handiagoa hartzen…
Hirugarren sektorea (zerbitzu sektorea)Hirugarren sektorea, sektore tertziarioa edo zerbitzuen sektorea partikularrei eta enpresei zerbitzuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoen multzoa da, ondasun materialak ekoitzi gabe partikular eta enpresen beharrak asetzen dituztenak. Merkataritza,…