Dependentzia energetikoa edo energia dependentzia herrialde edo eskualde baten lehen mailako energia iturrien inportazioak dira, iturri horien kontsumo totalari buruz. Merkataritza balantza kaltetzeaz gainera, dependentzia energetikoak ezegonkortasunak sorrarazten ditu energiaren hornikuntzan eta prezioetan. Ezinbestekoa den trantsizio energetikoa garatzeko dependentzia energetikoa murriztu beharko da ezinbestean, eta horretarako herrialdeek eta eskualdeek lehen mailako energia iturri horien ekoizpena sustatu behar dute, bereziki energia berriztagarrien ekoizpena garatuz (lehen mailako energia iturri ez berriztagarriak agortzen ari direnez) eta kontsumoa gutxituz eta horren efizientzia hobetuz. Hala eta guztiz ere, egun Euskal Herriak, Espainiak, Frantziak eta Europak orokorrean dependentzia energetiko maila handia izaten jarraitzen dute, lehen mailako energia iturrien zati handi bat inportatu behar dutenez, petrolioa eta gasa, bereziki.
Loturiko artikuluak
Dependentzia teknologikoaDependentzia teknologikoa, mendekotasun teknologikoa edo menpekotasun teknologikoa enpresa, sektore edo herrialde batek berez teknologia, bereziki teknologia puntakoa edo aurreratua, garatu eta aplikatzeko gai ez denean gertatzen den egoera…
Faktura energetikoaFaktura energetikoa partikular, enpresa, erakunde edo orokorrean ekonomia batek baliatu eta kontsumitzen duen energia-kantitatearen kostua da, energia iturri guztiak bilduta, hala nola argindarra, gasa eta bestelako erregaien kostua.…
Energia-iturriak (energia-baliabideak)Artikulu hau energiaren kontzeptu ekonomikoari buruzkoa da. Kontzeptu fisikoari buruz jakiteko, ikus Energia (fisika), Bioscio webgunean. Energia-iturriak, iturri energetikoak, energia-baliabideak edo baliabide energetikoak ere deituak (antzinako grezierazko ἐνέργεια,…