Pobrezia energetikoa edo energia pobrezia familiek euren etxebizitzetako energia beharrak betetzeko baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea da; ondorioz, energia gastua murriztera beharturik daude eta ez dira iristen euren…

Artikulu hau energiaren kontzeptu ekonomikoari buruzkoa da. Kontzeptu fisikoari buruz jakiteko, ikus Energia (fisika), Bioscio webgunean.
Energia-iturriak, iturri energetikoak edo besterik gabe energia ere deitua (antzinako grezierazko ἐνέργεια, enérgeia hitzetik, "lana, ekintza") produktuak eta zerbitzuak ekoizteko, lan egiteko alegia, behar den baliabide naturala da. Lehenengo sailkapen baten arabera, lehen mailako energia-iturriak ditugu, naturatik zuzenean jasotzen direnak hala nola eguzkiaren energia, energia geotermikoa, petrolioa, gasa, ikatza eta biomasa. Bigarren mailako energia-iturriak, bektore energetikoak ere deituak, lehen mailako energia-iturrietatik eraldatu egiten direnak dira, hala nola energia eoliko edo haizearen energiatik ekoitzitako elektrizitatea. Beste sailkapen baten arabera, energia berriztagarriak (naturatik kopuru mugagabeaz jaso daitezkeenak, hala nola eguzkiaren energia edo eneria eolikoa, agortzen ez direnak; eta energia ez-berriztagarriak, agortu egiten direnak alegia, hala nola petrolioa, gasa eta ikatza.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.