Faktura energetikoa
Faktura energetikoa partikular, enpresa, erakunde edo orokorrean ekonomia batek baliatu eta kontsumitzen duen energia-kantitatearen kostua da, energia iturri guztiak bilduta, hala nola argindarra, gasa eta bestelako erregaien kostua. Maila makroekonomikoan, energia-iturri propioak ez dituzten eta beraz dependentzia energetiko handia duten herrialdeek faktura energetiko handia jasan behar dute, beren ekonomiaren abiada kolokan jar dezakeena.