Platonen filosofian, demiurgoa (antzinako grezierazko δημιουργός, dēmiourgós, hitzetik; literalki euskaraz "artisau") kosmosa sortu zuen indar edo adimen ordenatzailea da. Demiurgikoa unibertso edo mundu bat sortu edo sortu nahi duen horri deitzen zaio. Bereziki unibertso sentikorraren sorrerari buruzko Timeo solsaldian aipatzen da. Han, demiurgoak ideien mundutik khora (espazioa, materia) moldatuz, forma emanez, ezagutzen dugun mundua nola sortu zuen kontatzen da. Anaxagoras filosofoaren nous kontzeptuarekin parekatu da. Jainkoarekin nahastu den kontzeptua ere bada, baina Jainkoak, kristau erlijioan eta islamean gutxienez, mundua sortzeaz gainera, historian eragin ere egiten du.1
Erreferentziak
1. Ferrari F. El “mito” del demiurgo y la interpretación del Timeo. Cuadernos de Filosofía. 2013.
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Errealismoa (filosofia)Filosofian, errealismo filosofikoa objektuaren eta subejktuaren arteko bereizketa ontologikoari buruzko teoria filosofikoen multzoa da, errealitatearen berezko existentzia, subjektuaren gogamenaz haraindi objektuak benetan existitzen direla alegia, baieztatzen dutenak. Erdi…
Baikortasun metafisikoaBaikortasun metafisikoa mundu posible guztietatik onenean bizi garela aldezten duen jarrera filosofikoa da. Platonengandik datorren ideia da ("demiurgoak nahi izan zuen mundu posible onena izatea", Timeo), baina bereziki Gottfried…