Agenda publikoa gizartean kezka eragin eta instituzio politikoek konpontzeko lehenesten dituzten gaien multzoa da. Gizartearen arazo, gatazka eta bestelako gai problematiko eta ezbaidatsuak biltzen ditu (ikus, iritzi publikoa)…

Defizit publikoa herrialde bateko administrazio publikoetan epe jakin batean, normalean urtebetean, gastuak diru sarrerak baino handiagoak direnean gertatzen den egoera da (ikus, gainera, defizita). Unean-unean onar daitekeen egoera da, baina ez da iraunkorra epe luzera, defizitak behar duen finantzazioa kolokan jarriko lukeelako. Defizit publikoa gutxitu eta aurrekontu publikoak orekatzeko politika ekonomiko hauek daude aukeran: (1) zergak gehitzea, baina horrek errenta gutxitzearen ondorioz ekonomia moteltzea ekar dezake, defizita areagotuz berriz ere; (2) dirua jaulkitzea, baina horrek bertako monetaren debaluazioa eragiten du ezinbestean (gainera, politika hori ez da posible Europar Batasunean, non dirua jaulkitzearen eskumena Europako Banku Zentralaren esku dagoen) eta (3) zor publikoa jaulkitzea.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, public deficit, government deficit; gaztelaniaz, déficit público.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.