Cadizko konstituzioa (1812)


KategoriakHistoria

Cadizko Konstituzioa edo Kadizko Konstituzioa, La Pepa izen herrikoiaz ere ezaguna,  Espainiako lehen konstituzioa izan zen. 1812an promulgatu edo plazaratua, Antzinako Erregimenarekin eta monarkiaren absolutismoarekin hautsi eta Espainian estatu liberala garatzeko oinarriak finkatu zituen, monarkiaren zilegitasuna ere aitortzen bazuen ere.

Testuingurua

Frantsesen okupazioaren eta haien aurkako independentzia-gerraren testuinguruan plazaratu zen 1812ko konstituzioa, Napoleonek ezarritako Josef Bonaparte erregearen aurka eta Fernando VII.a borboitarraren alde.

Urte batzuk lehenago, Fernando VII.ak erregetza lortu zuen Carlos VII. bere aitaren abdikazioaren bitartez, 1808ko Aranjuezko matxinadaren ondoren, aitarekin zuen boterearen inguruko liskarrean irabazle atereaz. Liskar horretan motibazio politikoak ere baziren: Carlos IV.a, bereziki Manuel Godoy bere lehen ministroaren bitartez, Antzinako Erregimenaren aldekoa zen; Fernando VII.aren inguruan berriz, estatu liberalaren aldekoak bildu ziren. Hala ere, ordurako tropa frantsesak Espainian zeuden, 1807an Carlos IV.ak Napoleonekin sinaturiko Fontainebleau Tratatuaren bitartez, non tropa frantsesei Espainia zeharkatzeko baimena ematen zitzaien ingelesen aliatua zen Portugal inbaditzeko. Azkenean, tropa frantsesen presentzia okupazio bilakatu zen. Napoleonek Baionako Konstituzioa sinarazi zion Fernando VII-ari 1808an, zeinaren bitartez Jose Bonaparte bihurtzen zen  Espainiako errege. Fernando VII.a Frantzian geratu zen gaztelu batean konfinaturik. Espainian independentzia-gerra piztu zen, askotan matxinada kutsua ere izan zuena. Fernando VII.a, bahiturik, espainiar subiranotasunaren ikur bilakatu zen. 1812an, ingelesen laguntzarekin frantsesen kontroletik kanpo zengoen Cadiz hirian, Cadizko Gorteek, konstituzioa promulgatu zuten, espainiar subiranotasuna aldarrikatu.

Bilakaera

Fernando VII.ak Espainiara itzuli zen 1814an, konstituzio berriari buruzko iritzi argirik gabe, monarkia aitortzen bazuen ere, monarkiaren pribilegio asko bertan behera uzten zituelako. Ez zegoen beraz garbi konstituzio berria zin egingo zuen edo ez. Hiriz hiri ibilbide bat egin ondoren, Valentzia hirira heldu eta han diputatu absolutista batzuek Persiarren Manifestua aurkeztu eta konbentzitu zuten sinatzeko eta horren bitartez Cadiz konstituzioa bertan behera utzi zuen, absolutismoa berrezarriz. Horrela, bi urteko ibilbide laburraq izan zuen konstituzio berriak, 1812tk 1814ra.

1820 urtean, militarren altxamendu baten ondoren (Riegoren matxinada) berriz ere indarrean jarri zen 1812ko konstituzioa, Hirurteko Liberalari hasiera emateko. 1823an berriz ere geratuko zen bertan behera. Azkenik, 1836-1837 urteetan ere sartu zen indarrean, 1837ko Konstituzioa prestatu bitartean,

Eragina

Cadizko Konsittuzioa askatasunaren eta aurrerapenaren ikur bilakatu zen espainiar liberalen artean. Atzerrian ere eredu izan zen eta hartan oinarritu ziren herrialde asko haien konstituzioak osatzeko, hala nola espainiar kolonietako askotan independentzia lortzean, baina baita ere Italian eta Errusian.

Ikus, gainera

455 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.