Burbuila teknologikoa


KategoriakEkonomia

Burbuila teknologikoa puntako enpresa teknologikoen inguruan sortzen den espekulazio-adia, enpresa haiek finantzazio erraz eta oparoa eskuratu eta, burtsan kotizatzen duten kasuetan, euren burtsako balioa azkar igotzea dakarrena, baita enpresa horiek bideragarriak ez diren kasuetan ere. Ekonomian orokorrean gertatzen den kreditu-murrizketak, krisi finantzario baten ondorioz, eta enpresa horietako askoren epe luzerako errentagarritasun ezak,  burbuila horien leherketa dakar epe ertain batera, enpresa horietako asko desagerraraziz edo beste enpresa batzuei merke-zurrean salduz. Lehen burbuila teknologikoa, sonatuena ere badena, 2000 urtearen inguruan gertatu zen, garai hartan oraindik garatzen ari zen Internet sarearekin loturiko enpresen inguruan.  Burbuila lehertu zen azkenean, puntucom krisia deitu izan zen hartan, eta hainbta eta hainbat enpresak erreka jo zuten horren ondorioz. 2020 urtearen inguruan ere burtsako balio teknologikoek gorakada handia izan zuten, eta startup direlako enpresa teknologiko sortu berrietarako finantzazio olatua izan zen; horren ondorioz burbuila teknologiko berria lehertuko zen aurreikuspenak egin ziren.

236 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.