Neutraltasun teknologikoa


KategoriakEkonomia

Neutraltasun teknologikoa edo neutralitate teknologikoa estatuek teknologia guztiak aukeratuak eta erabiliak izateko maila berean jartzen dituen printzipio arautzailea da, pertsoan eta erakundeei une batean nahiago duten teknologia aukeratu eta erabiltzeko askatasuna eta eskubidea bermatzen duena. Horren arabera, estatuak bideratu eta bermatu egin beharko luke eskura dauden teknologia guztiak aukera berdinak izatea, merkatua teknologia guztietarako irekiz baldintza berdinekin konpetentzia askea lortzen aldera, sektore publikoan eta pribatuan erabili beharreko teknologiari buruz hartzen diren erabakiak komenigarritasun hutsez, efizientziaz eta jasangarritasunez, har daitezela sustatuz, teknologia guztiei arau eta irizpide berdinak aplikatuz eta administrazioarekiko harremanetan herritarrari indarreango teknologia guztiak eskura jarriz. Adibidez, neutraltasun teknologikoaren printzipioa 1999 urtean ezarri zen Europar Batzordearen eskutik, teknologia desberdinetako komunikazio-sareei araudi berdina ezarri behar zitzaiela erabaki zuenean. Gerora beste esparru batzuetara ere zabaldu da, hala nola datu digitalen formatoa, neutraltasun teknologikoak datu digitalek formato ireki eta unibertsal batean gorde eta eskuratu ahal izatea eskatzen baitu.  Neutraltasun teknologikoaren aurkako kontzeptua dependentzia teknologikoa da, erakunde batek teknologia hornitzaile bakar baten eskutik jasotzen duenean epe luze batean zehar.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, technology neutrality, technological neutrality; gaztelaniaz, neutralidad tecnológica.

264 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.