Burbuila teknologikoa puntako enpresa teknologikoen inguruan sortzen den espekulazio-adia, enpresa haiek finantzazio erraz eta oparoa eskuratu eta, burtsan kotizatzen duten kasuetan, euren burtsako balioa azkar igotzea dakarrena, baita enpresa horiek bideragarriak ez diren kasuetan ere. Ekonomian orokorrean gertatzen den kreditu-murrizketak, krisi finantzario baten ondorioz, eta enpresa horietako askoren epe luzerako errentagarritasun ezak, burbuila horien leherketa dakar epe ertain batera, enpresa horietako asko desagerraraziz edo beste enpresa batzuei merke-zurrean salduz. Lehen burbuila teknologikoa, sonatuena ere badena, 2000 urtearen inguruan gertatu zen, garai hartan oraindik garatzen ari zen Internet sarearekin loturiko enpresen inguruan. Burbuila lehertu zen azkenean, puntucom krisia deitu izan zen hartan, eta hainbta eta hainbat enpresak erreka jo zuten horren ondorioz. 2020 urtearen inguruan ere burtsako balio teknologikoek gorakada handia izan zuten, eta startup direlako enpresa teknologiko sortu berrietarako finantzazio olatua izan zen; horren ondorioz burbuila teknologiko berria lehertuko zen aurreikuspenak egin ziren.
Loturiko artikuluak
Dependentzia teknologikoaDependentzia teknologikoa, mendekotasun teknologikoa edo menpekotasun teknologikoa enpresa, sektore edo herrialde batek berez teknologia, bereziki teknologia puntakoa edo aurreratua, garatu eta aplikatzeko gai ez denean gertatzen den egoera…
Neutraltasun teknologikoaNeutraltasun teknologikoa edo neutralitate teknologikoa estatuek teknologia guztiak aukeratuak eta erabiliak izateko maila berean jartzen dituen printzipio arautzailea da, pertsoan eta erakundeei une batean nahiago duten teknologia aukeratu…
Dependentzia teknologikoaDependentzia teknologikoa, mendekotasun teknologikoa edo menpekotasun teknologikoa enpresa, sektore edo herrialde batek berez teknologia, bereziki teknologia puntakoa edo aurreratua, garatu eta aplikatzeko gai ez denean gertatzen den egoera…