Estatu modernoen botere-banaketan, botere legegilea hiru botereetako bat da, botere exekutiboarekin eta botere judizialarekin batera. Bere zeregina hiritarren subiranotasuna eta borondatea ordezkatu eta estatuaren ordenamendu juridikoa osatzen duten legeak eta bestelako arau nagusiak sortu, onartu, aldatu eta derogatzea da. Botere legegilea legebiltzar, gorte eta ganbera izeneko organo edo erakundeen esku dago sistema parlamentarioetan, demokrazietan hiritarrak zuzenean hautaturiko ordezkariek osatua, baino beste batzuetan, botere-banaketa erabatekoa ez den kasuetan, hala nola diktaduretan, partzialki nahiz osorik estatuko beste erakunde batzuek izendaturikoa. Beste alde batetik, botere exekutiboa ganbera bakar batek edo, sistema bikameralean, bi ganberak osatu dezakete, orokorrean kongresua, hiritarrek zuzenean hautaturiko ordezkariek osatua, eta senatua, herrialdea osatzen duten probintzia, eskualde edo estatuetatik izendaturiko ordezkariek osaturikoa.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, poder legislativo.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Botere konstituziogilea (botere eratzailea)Botere konstituziogilea edo botere eratzailea nazio batek -alegia, identitatea, batasun politikoa eta subiranotasuna dituen komunitateak- konstituzio baten bitartez bere instituzio politiko subirano, autonomo eta independenteak eratzeko duen ahalmena…
Botere judizialaEstatuaren egituraketan, botere judiziala auziak eta ustezko lege urraketak justiziaz, legeek ezartzen dutenaren arabera, ebazten dituen botere edo estatu-erakundeen multzoa, epaile eta magistratuek osatzen dutena, epaitegi eta auzitegietan…
Botere-sistemaBotere-sistema subjektu, erakunde, diskurtso eta mekanismo sozialen multzo bat da, oro har klase eta erakunde boteretsuen interesarekin, kontrolarekin eta hertsadurarekin lotuta dagoena, sistemaren beraren egonkortasuna lortzeko eratzen dena,…