Botere absolutua botere politikoa agintari bakar baten borondatearen mendean uzten duena da, botere legegilea, betearazlea eta judiziala bereizten ez dituena, botere banaketaren aurkakoa, horrela botere politikoaren jarduna kontrolatu ahal izateko aukerak itxiz. Diktadura, autokrazia eta monarkia absolutisten ezaugarria da, demokraziaren aurkakoa.
Loturiko artikuluak
Botere politikoaBotere politikoa gizarte batean afera publikoei buruz erabakiak hartu eta haiek gauzatzeko ekintzak garatzeko boterea da; labur esanda, gobernatzeko ahalmena, horretarako legitimitate politikoa eta hertsapen-tresnak garatuz. Beste hizkuntzetan:…
Botere legegileaEstatu modernoen botere-banaketan, botere legegilea hiru botereetako bat da, botere exekutiboarekin eta botere judizialarekin batera. Bere zeregina hiritarren subiranotasuna eta borondatea ordezkatu eta estatuaren ordenamendu juridikoa osatzen duten…
Botere judizialaEstatuaren egituraketan, botere judiziala auziak eta ustezko lege urraketak justiziaz, legeek ezartzen dutenaren arabera, ebazten dituen botere edo estatu-erakundeen multzoa, epaile eta magistratuek osatzen dutena, epaitegi eta auzitegietan…