Plataforma kontinentala edo kontinente-plataforma kontinente bateko kostaldetik itsaso barrura zabaltzen den itsas azpiko lur azalera da, malda eskasekoa, itsaso azpian izan arren plaka kontinentalaren jarraipena dena. Bere zabalera…
Blokeo kontinentala Napoleonek Britania Handiaren aurkako gatazkan Britania Handiko Europarako esportazioei 1806 urtean ezarri zien blokeoa edo debekua izan zen, herrialdea ekonomikoki itotzeko asmoarekin, Britainia Handiko lurraldea itsasotik inbaditzeko ezintasuna dela eta erabakia. Blokeoaren ondorioz, Industria Iraultzan guztiz murgilduta zegoen Britainia handiko esportazioak nabarmen jaitsi ziren hurrengo urteetan, baina bere produktuak Espainia eta Errusiatik bideratzen saiatu zen, blokeoa saihesteko. Horren jakitun, Napoleonek herrialde horiek inbaditzea erabaki zuen. Hala ere, inbasio horiek porrotean bukatu eta azkenean Napoleonen erorketa eragin zuten.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Continental Blockade; gaztelaniaz, Bloqueo Continental.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.