Biztanleriaren mugimendu naturala edo biztanleriaren berezko mugimendua populazio batean gertatzen diren jaiotza, ezkontza eta heriotzen ondorioz soilik gertatzen den biztanleria aldaketen multzoa da. Mugimendu naturalaren ondorioz gertatzen biztanleriaren aldaketa absolutuari biztanleriaren berezko hazkundea edo hazkunde naturala deritzo, eta aldaketa erlatiboari biztanleriaren berezko hazkunde-tasa.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, movimiento natural de la población.
Loturiko artikuluak
Hazkunde begetatiboa (berezko hazkundea, hazkunde naturala)Demografian, biztanleriaren hazkunde begetatiboa, berezko hazkundea edo hazkunde naturala, berezko saldoa edo saldo naturala ere deitua, eskualde bateko jaiotza kopurua (ikus, jaiotza-tasa) ken heriotza kopurua da. Hazkunde-tasa moduan ere…
Biztanleriaren hazkunde-tasaBiztanleriaren hazkunde-tasa urte batetik bestera herri, hiri, eskualde edo herrialde bateko biztanleria zenbat igo den adierazten duen portzentajea da. Biztanleriaren benetako hazkundea (t-1) aurreko urteko biztanleriarekin zatituz kalkulatzen…
Biztanleriaren benetako hazkundeaBiztanleriaren benetako hazkundea edo populazioaren benetako hazkundea, hazkunde erreala ere deitua, eskualde batean eta epe jakin batean zehar, biztanleriak, biztanle kopuruak alegia, izan duen aldaketa erreala da. Berezko…