Sexu askatasuna pertsonak indibidualki sexu orientazioa mugarik gabe definitu eta euren sexualitatea kontzienteki garatu eta eta gizartean bizitzeko eskubidea da, besteen sexu askatasuna mugatu eta urratu gabe, diskriminaziorik,…
Demografian, biztanleria-piramidea, populazio-piramideak, adin-sexu piramidea edo piramide demografikoa herrialde edo eskualde batean gizon eta emakumeen kopuruak adin (0, 1, 2, ...., 99, 100 urte, ...) edo adin-tarte desberdinetan (0-4 urte, 5-9 urte, ..., 95-99 urte, ...; gehienetan) jasotzen dituen biztanleriaren egitura da, adin-egitura alegia, ardatz bertikalean ezartzen diren adin-tarteetarako kopuru horien adinako barra horizontalak erabiliz alde banatara bi sexuetarako. Finean, adinen histograma bikoitza besterik ez da, bi sexuetarako. Piramide izenak diagramak erakutsi ohi duen formari egiten dio erreferentzia, adin txikietarako kopuru handiak, piramidearen oinarrian, eta adin handiagoetarako orokorrean kopuru txikiagoak, adinak aurrera egin ahala heriotzak direla kausa, kopuruak murrizten doazelako.
Piramideen bitartez eskualdearen iragana, egungo egoera eta etorkizun demografikoa azter daitezke. Adibidez, adin-tarte batean ikus daitezkeen ebakiak edo hutsuneak, iraganean izandako gerra edo bestelako kalamidadearen aztarna izan daiteke; adibidez, 60 urteko jendearen inguruko ebakiak duela 60 urteko gerra bat utz dezake agerian, gerretan jaiotze-tasa txikiagoa baita. Halaber, biztanleriaren etorkizuna aurresateko ere erabil daitezke; adibidez, oinarri estuko eta gailur zabaleko piramideek biztanleria zaharra adierazten dute, epe luzera gutxitzeko joera izango duena.
Funtsean hiru biztanleria-piramide mota bereizten dira:
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.