Bizitzaren kostua


KategoriakEkonomia

Ekonomian, bizitzaren kostua kontsumitzaile batek bere asebetetze maila atxikitzeko gastatu behar duen dirua da. Orokorrean, inflazioarekin batera gehitu eta Kontsumorako Prezioen Indizearen bitartez neurtzen da. Bizitzaren kostuaren inguruko teoria ekonomikoa Könus errusiar ekonomilariak garatu zuen 1920ko hamarkadan, bizitzaren kostua prezio utilitatea edo asebetetze maila jakin baterako erosi beharreko ondasunen kopuruak zehaztu egiten dituen problema moduan, ordaindu beharreko prezio totala minimotuz. Kontsumorako Prezioen Indizea eta erabili ohi diren beste prezio indizeak problema teoriko konplexu horren soluziorako hurbilketak lirateke. Problema horren azterketan nabarmendu den beste ekonomilari bat Robert A. Pollak izan da.


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Bizitzaren kostua"; Gizapedian, 4 iraila, 2018, /bizitzaren-kostua/.
202 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.