Merkatu-nekazaritza


KategoriakEkonomia

Merkatu-nekazaritza edo merkatuko nekazaritza bere produktu guztiak merkatura bideratzen dituen nekazaritza da, autokontsumoko nekazaritza ez bezala. Merkatura bideraturik, merkatuko lege ekonomikoak jarraitzen dituen nekazaritza-sistema da, eta beraz produktibitate handiena bilatzen duena. Horregatik, gehienetan monolaborantzarekin edo labore-sorta murritzarekin loturiko sistema da, hots, espezializazioan oinarritua. Dena den nekazaritza mota bereiz daitezke horren baitan: open field direlakoetan garaturiko monolaborantzako nekazaritza intentsiboa, gehienetan zerealekin loturik; laborantza estentsiboa, hala nola olibondo eta mahatsondoarekin loturik, baratzeko nezakaritza intentsiboa, negutegietan edo tanta-jarioaren bitartez, eta plantazioko nekazaritza.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, agricultura de mercado.

Ikus, gainera

181 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.