Nekazaritza Politika Bateratua (NPB)
Nekazaritza Politika Bateratua (labur, NPB) edo Nekazaritza Politika Erkidea Europar Batasunak nekazaritza arloan garatzen duen politika eta neurri ekonomiko koordinatuen multzoa da, komuna edo bateratua herrialde Europako herrialde guztietarako, nekazaritza sektorea babestea helburua duena. Europako Ekonomiko Erdikegoarekin batera sortu zen 1950eko hamarkadan, eta hasiera batean Europako elikagaien ekoizpena bermatzea helburu bazuen ere, 1980ko hamarkadatik aurrera ekoizpen soberakinak kudeatzea izan zen bere helburu nagusia. Egun, nekazaritza exodoaren aurkako politikak eta nekazari eta abeltzainen errentak bermatzea dira politika bateratuaren helburu nagusiak. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Política Agraria Común (PAC).
Ikus, gainera