Autokontsumoa pertsona, familia edo talde batek ekoizten duena berak kontsumitzen dueneko egoera da, merkaturatu gabe. Aukontsumoaren adibideak dira familia batek bere baratzean etxean jateko ekoizten dituen barazkiak edo…
Gizapedia
Biziraupeneko nekazaritza, biziraupen-nekazaritza edo bizirauteko nekazaritza (edo laborantza), iraupeneko nekazakaritza edo iraupen nekazaritza ere deitua nekazariek edo laborariek eta horien familiek gehienbat beraien elikadurarako (autokontsumorako alegia), eta soberakin eskas batekin, lantzen duten nekazaritza mota da. Historian zehar, Aro Industrialaren aurreko nekazaritza-mota nagusia izan zen, eta egun ere munduko hainbat tokitan garatzen da, bereziki Afrika eta Asiako herrialde askotan. Biziraupen-nekazaritzaren ezaugarri nagusiak lan-indarraren erabilera intentsiboa da (lan gehiena eskuz egiten da), teknika tradizionalekin, eta lur sail txikietan; maiz nekazaritza ibiltariarekin ere lotzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, subsistence agriculture; gaztelaniaz, agricultura de subsistencia.
Ikus, gainera

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.