Berotze globala


KategoriakGeografia

Berotze-globala, 1973-2023 bitartean.

Berotze globala Lurraren atmosferaren batez besteko tenperaturaren igoera iraunkorra da. Lurran hautematen ari den den berotze globala aldaketa klimatikoaren eragile nagusia da, eta bereziki jatorri antropikoa du, Industria-Iraultza hasi zenetik karbono dioxidoaren eta beste gas batzuen isurketak eragindako berotegi-efektuaren eraginez. Egindako zenbatespenen arabera, 1890etik planetako batez besteko tenperatura 1.2 gradu Celsius igo da honezkero eta XXI. mendearen amaierarako 2.8 gradu igo daitekeenla zenbatetsi da.

Klima-aldaketaz gainera, berotze globalak zuzeneko ondorio larriak ditu, bereziki ozeanoaren mailaren igoera, poloetako izotz-geruzen urtzearen ondorioz, kostaldeetan eragin nabarmena sorraraziz.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, calentamiento global.

218 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.