Demagun herritar batek hiru aukera dituela hurrengo bozketa batean: baiezkoa, ezezkoa nahiz abstentzioa. [latexpage] Herri bateko $n$ herritarrek emango duten botoari erreparatzen zaio. Herritarren botoak elkarrekiko independenteak direla…
Bernoulliren saiakuntza edo Bernoulliren esperimentua, aldi bakoitzean elkarrekin bateraezinak eta exhaustiboak diren bi gertaera, arrakasta eta porrota izenekoak, dituen zorizko saiakuntza. Orokorrean, arrakasta eta porrot emaitza horiei 1 eta 0 balioak esleitzen zaizkie hurrenez hurren, p eta q=1-p probabilitateekin, Bernoulli-ren banaketa sortuz horrela. Arrakasta eta porrot izendapenek ez dute adierazten abantaila eta kaltea; izan ere, arrakasta kontsideratzea komeni den gertaera baino ez da. Bernoulli-ren saiakuntza baten adibideak dira txanpon baten jaurtiketa (kutx ala pil), dado bat jaurtikiz 6 zenbakia ateratzen den ala ez, pertsona baten sexua (gizon/emakume) eta ikasle batek azterketa gainditzen duen.
Bernoulli-ren saiakuntza baten errepikapenari, saiakuntza horien artean independentzia dagoelarik, Bernoulli-ren prozesu deritzo.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, experimento de Bernoulli, ensayo de Bernoulli; ingelesez, Bernoulli trial.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.