Basailutza Erdi Aroko nobleen arteko mendekotasun harreman bat zen, maila beheragoko nobleak, jauntxoak, maila goragoko jaun edo nobleekin, maiz erregearekin, lotzen zituena (ikus, eskubide feudalak). Horren arabera, basailuak…

Berlingo Konferentzia 1884 urtearen bukaeratik 1885 urtearen hasierara Berlin hirian garatu zen nazioarteko batzarra izan zen, non potentzia inperialista europarrek Afrika kontienentearen zati handiena beraien artean banatu zuten, euren asmo kolonialistak eta inperialistak garatze aldera. Batzarrean Alemania, Erresuma Batua, Italia, Frantzia, Espainia, Belgika, Portugal eta Otomandar Inperioko agintari eta ordezkariek hartu zuten parte alde batetik, denak interes zituztenak Afrikan, eta Estatu Batuek eta beste estatu batzuek bestetik, batzarrari zilegitasuna emateko (Estatu Batuek beto eskubidearekin hartu zuten parte). Horren emaitza ia mende bateko kolonialismoa izan zen Afrikako zati handienean, eta bertako historia eta kulturekin zer ikusirik ez zuten mugal lerrozuzen batzuk, egun ere indarrean jarraitzen dutenak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.