Ziklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…

Berbalizazioa objektuak, fenomenoak, kontzeptuak, ideiak eta emozioak hitzez izendatu, adierazi eta komunikatzeko ahalmena da. Emozioen berbalizazioa beharrezkoa da bereziki bizipen negatiboak izan diren kasuetan, subjektuak bizitakoa onartu eta gainditu dezan. Berbalizazioa maila kognitiboan ere gertatzen da, adibidez koloreei buruz, koloreak izendatzen ditugunean; adibidez, usainak berbalizatu edo hitzez zuzenean adierazi egiten ez diren kontzeptuak izaten dira gure kulturan, eta gehienetan korrespondentzia fisikoa edo similak erabiltzen ditugu horiek berbalizatzeko (arrain usaina, kafe usaina, ...).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.