Hazkunde organikoa eta hazkunde inorganikoa enpresak ekoizpena eta salmentak gehitu eta merkatuak zabaltzeko dituen bi moduak dira. Hazkundea organikoa dela esaten da enpresak hazteko inbertsioak enpresan bertan egiten…
Biztanleriaren benetako hazkundea edo populazioaren benetako hazkundea, hazkunde erreala ere deitua, eskualde batean eta epe jakin batean zehar, biztanleriak, biztanle kopuruak alegia, izan duen aldaketa erreala da. Berezko hazkundeari (jaiotzak ken heriotzaik) migrazio saldoa gehituz kalkulatzen da. Batzuetan tasa moduan kalkulatzen da, mila biztanleko. Adibidez, 200.000 biztanleko populazio batean, benetako hazkundea 2.000 izan bada; benetako hazkundea 2.000/200=10 pertsona 1000 biztanleko dela esaten da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, crecimiento real de la población.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.