Militarismoa indarraren eta biolentziaren erabilera bultzatu eta armadak eta poliziak sustatu egiten dituen estatuaren ideologia da, segurtasuna aitzakiatzat hartuz baina sakonean botere eta dominazio harremanak sendotzea helburua duena.…

Belizismoa edo politika belizista beste nazio edo herrialde batzuk gerraz mehatxatu edo gerraren bitartez erasotzeko estatu-politika da, gehienetan horretara bideratutako ideologia eta diskurtso baten zabalkuntzarekin batera. Kanpo politikaren alorrean, inperialismoarekin, espantsionismoarekin eta interbentzionismoarekin estu loturik dago, baino barne politikaren alorreko zioak ere izan ditzake, hala nola nazionalismoa, populismoa eta militarismoa sustatu eta, kanpoko mehatxuen aitzakiarekin, diktadurak eta autokraziak indartzea. Belizismoaren aurkako ideologia eta politika pazifismo edo bakezaletasuna da, gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta negoziazioa proposatzen dituen, nahiz eta belizistak beraiek argudiatu gerra dela bakea defendatzeko modu egokiena, maiz si vis pacem, para bellum aforismoa erabiliz ("bakea nahi baduzu, prestatu gerrarako").
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.