Filosofian, zerbaiten potentzia beste zerbaitera heltzeko edota beste zerbait eragiteko duen berezko ahalmena da. Aristotelesi zor zaio potentzia (δυναμις) kontzeptuaren lehen formulazioa, gauzetan aktu edo egintza eta potentzia…

Filosofian, beharrezkotasuna faltsua ezin izan daitekeen proposizioaren nolakotasuna da, zalantzarik gabe eta derrigorrez horrelakoa edo egiazkoa izan behar dena. Beharrezkotasuna metafisikoa izan daiteke, baieztatzen denak gauzen esentzia osatzen duenean; logikoa, bere baitan kontraesanik ez duenean, natural edo enpirikoa, errealitate enpirikoarekin bat datorrenean edo teknikoa, bilatzen den efektua bat sortzeko zerbait egitea ezinbestekoa denean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, necessity; gaztelaniaz, necesidad.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.