Behaketa-orria edo behaketa fitxa pertsona, izaki bizidun, gauza, toki, gertaera edo egoera bati buruzko informazio eta datu bilketa homogeneoa, sistematikoa eta indibidualizatua egiteko erabiltzen den tresna da, gehienetan…
Gizarte zientzietan, behaketa partehartzailea ikerketa teknika kualitatiboa da, non ikertzailea ikertu nahi duen gizarte eremuan murgildu eta behatu edo ikusten duenaren deskribapen zehatz sistematiko eta egituratua egiten duen, bere esperientzia, inpresio eta iritziak ere barneratuz. Etnografian erabiltzen da bereziki. Zuzeneko behaketaren aldaeretako bat da, behaketa ez partehartzailearekin batera. Behaketa partehartzailearen euskarri nagusia ikertzailearen landa-koadernoa da. Bronislaw Malinowski poloniar antropologia izan zen teknika honen aitzindaria, behaketa arrakastatsua izateko behatzen diren taldeak eta gizabanakoak eroso eta naturaltasunez jokatzea beharrezkoa zela nabarmenduz, horretarako ikertzailea behatzen den taldean integratzea komenigarria izanik.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, participant observation; gaztelaniaz, observación participante.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.