Batukaria hainbat zenbaki edo bestelako adierazpenen batuketa indexatua adierazten duen ikur matematikoa da.
(sigma) letra greko maiuskulaz adierazten da:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\sum_{i=1}^nx_i=x_1+x_2+\ldots+x_n\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-21a94149c3c9bf23fd9d53649d0d0998_l3.png)
Batuketa egitean lehen baliotik (
), bigarrenera (
) igarotzen gara, eta horrela hurrenez hurren, azkenekora (
) heldu arte.
Batukariak laburrago ere adieraz daitezke:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\sum_{i=1}^nx_i=\sum_{i}x_i=\sum x_i\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-bd3419574af0eb045bea345d6bbaeb95_l3.png)
Bereziki estatistikan erabiltzen den ikurra da, non formula asko eta asko batukariaren bitartez adierazten diren (batezbesteko artimetiko sinplea, adibidez, eta formula erraz bat emateagatik).
Batukariaren propietateak
konstante baten baturari buruz,
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\sum_{i=1}^nk=k+k+\ldots+k=nk\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-ee9148ee08fb3908fb5572bc7eb4f6ce_l3.png)
- Batukariaren barruan bidertzen duten konstanteak batukaritik kanpora atera daitezke.
konstante izanik,
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\sum_{i=1}^nkx_i=kx_1+kx_2+\ldots+kx_n=k(x_1+x_2+\ldots+x_n)=k\sum_{i=1}^nx_i\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-fcb1f5b82910c8db1880029aeccbd516_l3.png)
- Batukari barruko baturak batukari ezberdinetan bana daitezke:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\sum_{i=1}^n(x_i+y_i)=\sum_{i=1}^nx_i+\sum_{i=1}^ny_i\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-51a3d38d70d13e222f65d02a99964fc0_l3.png)
- Batukari bikoitzak ere izaten dira, matrize gisako datuetara aplikatzen direnak, batuketak zutabez zutabe edo errenkadaz errenkada eginez:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\sum_{ij}=(x_{11}+x_{21}+\cdots+x_{n1})+(x_{12}+x_{22}+\cdots+x_{n2})+\cdots+(x_{1m}+x_{2m}+\cdots+x_{nm})\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-76fe8d34c28de6747191b53e25737144_l3.png)
Loturiko artikuluak
Esperantza matematikoa (itxaropen matematikoa)Esperantza matematikoa, itxaropen matematikoa, esperotako balioa edo itxarondako balioa, zorizko aldagai baten batez besteko balioa da, balio posible guztiak dagokien probabilitatearen arabera haztatuz kalkulaturik. Izenak adierazten duen bezala,…
Batezbesteko higikorra (batezbesteko mugikorra)Estatistikan, batezbesteko higikorrak edo batezbesteko mugikorrak denborazko serie bateko balio kopuru jakin bati aplikatzen zaion batezbesteko aritmetiko bat da, kopuru horretan sartzen diren balio-multzoak teilakatzen edo lerratzen doazela.…
Puntuazio diferentzialakEstatistikan, puntuazio diferentzialak aldagai estatistiko bateko balioei batezbesteko aritmetikoa kentzean sortzen diren balioak dira: [latexpage] $d=x-\overline{x}$.