Batezbestekoaren errore estandarra lagin batezbestekoaren desbideratze estandarra da, lagin bat zenbateraino den populazio osoaren adierazgarri islatzen duena: zenbat eta errore txikiagoa, lagina orduan eta adierazgarriagoa da.
populazioaren desbideratze estandar ezagunarekin, honela kalkulatzen da:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\sigma_{\overline{x}}=\cfrac{\sigma}{\sqrt{n}}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-f61e39f0ffaeb2049b94cd39bdf069aa_l3.png)
Adibidez, 10eko desbideratze estandarra duen populazio batean, batezbestekoaren errore estandarra hau izango da 10, 50 eta 100 tamainako laginetan:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\sigma_{\overline{x}|n=10}=\cfrac{10}{\sqrt{10}}=3.16; \ \sigma_{\overline{x}|n=50}=\cfrac{10}{\sqrt{50}}=1.41; \ \sigma_{\overline{x}|n=100}=\cfrac{10}{\sqrt{100}}=1\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-fb33c62986323ecb89980bdf34b3bfcc_l3.png)
Ikusten denez, lagin tamaina zenbat eta handiagoa orduan eta errore txikiagoa da, lagin tamaina handiak lagina adierazgarriagoa izatea dakarrenez, intuitiboki ere pentsatzen den bezala.
Batezbestekoaren errore estandarrak lagin bat populazio baten zenbateraino den adierazgarria islatzen duen bezala, lagin bateko desbideratze estandar soilak banakako datuek laginari buruz duten adierazgarritasuna neurtzen du.
Loturiko artikuluak
Hizkuntza estandarraHizkuntza estandarra hizkuntza bateko dialektoen artean nagusitzen den hizkuntza aldaera eta hizkuntza bereizgarri edo trazuen multzoa da, dialekto desberdinetako hiztunek elkar komunikatzeko erabiltzen dutena, eta orokorrean hizkuntza idatzian,…
Desbideratze estandarra[latexpage] Desbideratze estandarra edo desbideratze tipikoa, desbiderapen estandarra edo desbiderapen tipikoa ere deitua (desbideraketa, desbidazio eta desbiderazio ere erabili izan da), datu-multzo batean datuak batezbestekotik orokorrean zenbat desbideratzen…
Errore marjinaAdiera arruntean, errore-marjina egoera bat ziurtatzen jarraitu aldera onartzen den adalaketa, zirkunstantzia edo gorabehera da. Adibidez, enpresa batean 1000 unitateko eskaera biharko betetzeko estu-estu badabiltza, eskaera betetzeko errore…