Estatistikan, banaketa uniformea zorizko aldagaiaren balio posible guztiei probabilitate berdina ematen dien probabilitate-banaketa da. Horri buruz sakonki ikasi nahi baduzu, banaketa uniformeari buruzko gardenki hauetara jo dezakezu. Bi…

Baterako probabilitate-banaketa edo labur baterako banaketa bi zorizko aldagairi edo gehiagori dagozkien probabilitateak zehazten dituen probabilitate-banaketa da, zorizko aldagai horietako balio konbinatuetarako. Adibidez, X eta Y bi dendetan egun batean saltzen diren bizikletak izanik hurrenez hurren, saldutako bizikletak denda bietan honela banatzen direla ezar daiteke:
Horrela adibidez, X dendan 2 bizikleta eta Y dendan bizikleta bakarra saltzeko probabilitatea honela kalkulatuko genuke:
Probabilitate guztiak kalkulatuta, sarrera biko taula bat osa daiteke, non probabilitate guztien batura 1 izan behar den. Hain zuzen, probabilitateen sarrera biko taula bat bi aldagaiko banaketa bat adierazteko moduetako bat izaten da.
Aurreko adibidea baterako banaketa diskretu bati dagokio, balio bakanak hartzen dituena. Badira halaber baterako banaketa jarraituak, tarte batean edozein zorizko balio bat hartzen dutenak. Adibidez, baterako banaketa jarraitu baten banaketa-funtzio honen bitartez definitu da:
Horrela adibidez,
Baterako banaketa batetik zorizko aldagai bati (edo batzuei) dagokion probabilitate-banaketa baldintzatuak (beste zorizko aldagaien balio jakinetarako) nahiz banaketa marjinalak edo bazter-banaketak (beste zorizko aldagaien balioak kontuan hartu gabe) erator daitezke.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, joint distribution; gaztelaniaz, distribución conjunta.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.