Estatistikan, probabilitate-banaketa konposatua bere aldetik ere zorizkoa den parametro baten mendean dagoen probabilitate-banaketa bat da. Beraz, banaketa konposatu batean zorizkotasunak bi iturburu ditu: jatorriko aldagai bat zorizkoa da, eta zorizkotasun horretan sartzen den parametroa ere zorizkoa da. Adibide bat: (1,2,...,n) zenbakiak dituen dado bat botata suertatzen den zenbakia, jakinda n zenbaki handiena 6, 7, 8, 9 edo 10 izan daitekeela probabilitate berdinekin. Zorizkoa den parametroa adierazten duen aldagaiari konposatzailea edo ezkutuko aldagaia (latent variable) deitzen zaio: konposatzailea aurreko adibidean n zenbaki handiena da: 6,7,8,9 edo 10. Banaketa konposatuen beste ohiko formulazio bat hau da: zorizko aldagaien batura bat kalkulatzen da, non batugai kopurua ere zorizkoa den; adibidez, txori espezie batek eremu batean jartzen duen arrautza kopuru totala zenbatu nahi denean, zorizkoak dira aldi berean txori kopurua eta haietako txori bakoitzak jarritako arrautza kopurua.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, compound distribution; gaztelaniaz, distribución compuesta.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Baterako banaketaEstatistikan, baterako banaketa edo banaketa bateratua bi aldagai estatistiko zorizko aldagairi edo gehiagori dagozkien maiztasunak edo probabilitateak zehazten dituen maiztasun-banaketa edo probabilitate-banaketa da, aldagai horietako balio konbinatuetarako. Baterako…
Probabilitate konposatuaProbabilitate konposatua bi zorizko gertaera edo gehiago batera gertatzeko probabilitatea da. Adibidez, dadoa bi aldiz botatzen denean, 1 eta 2 suertatzeko probabilitatea probabilitate konposatua dela esaten da. Probabilitate…
Banaketa-funtzioaProbabilitate-banaketa batean, banaketa-funtzioa balio batetik beherako probabilitatea edo maiztasun erlatiboa ematen duen funtzioa da:[latexpage]
Banaketa-funtzio batetik zorizko aldagaiari edo aldagai estatistikori buruzko edozein probabilitate zehaz…