
Jean de Sainte-Maure Jerusalen eta Siziliako errege Rénéri egindako omena, basailu bihurtzen zuena (1469).
Basailutza edo basailutza-sistema Erdi Aroko nobleen arteko mendekotasun harreman bat zen, maila beheragoko nobleak, jauntxoak, maila goragoko jaun edo nobleekin, maiz erregearekin, lotzen zituena (ikus, eskubide feudalak). Horren arabera, basailuak men egitea, fideltasuna eta zerbitzu militarra (consilium et auxilium) eskaintzen zizkion jaun nagusiari edo erregeari, eta horrek babes militarra eta feudoa ematen zizkion trukean basailuari, eta horrela basailua jaun feudal bihurtzen zen. Feudoa, jaurerria ere deitua, lursail zabala zen, bertako jauregi, etxe eta jopuekin batera, basailua jauntxo bihurtzen zuena. Basailutza izan zen beraz, feudalismo izeneko sistema sozial, politiko eta ekonomikoaren oinarria.
Basailutza-ituna gauzatzeko, omenaldiaren zeremonia, non basailuak bere eskuak jaun nagusiaren eskuekin batera jartzen zituen, geroago idatziz ere egin bazen ere. Inbestidura beranduago gertatzen zen, jaun nagusiak feudoa ematen zionean basailuari.
Loturiko artikuluak
InbestiduraInbestidura (latinezko investire aditzetik, "barrurako jantzi") kargu politiko edo instituzional bat hartzean egiten den ekitaldi solemnea da. Terminoa Erdi Arotik dator, basailuek jaunarengandik feudoa jasotzen zuten omenaldi-zeremoniako erritual…
Eskubide feudalakEskubide feudalak basailuak edo feudoaren titularrak (izan ere, monastegia ere izan zitekeen) jaunari zor zizkion obligazio guztien multzoa da, ohituraz edo basailutza-itunean idatzitakoak, bereziki feudoak ematen zituen etekinen…
Basailutza itunaBasailutza ituna Erdi Aroan errege goi mailako noble baten eta maila beheragoko noble baten artean adosten zen hitzarmen edo akordioa da, zeinaren arabera maila beheragoko nobleak erregeari edo…