Estatistikan, kobariantza bi aldagai kuantitatiboen arteko baterako aldakortasuna jasotzen duen estatistiko bat da: aldagai baten balio handietarako, bestean balio handiak gertatzen direnean, eta lehenengoaren balio txikietarako, bestean balio txikiak, kobariantza positiboa da; aitzitik, aldagai baten balio handietarako, bestean balio txikiak gertatzen direnean (eta alderantziz), kobariantza negatiboa da. Labur esanda eta zehatzago, kobariantzak bi aldagaien kuantitatiboen arteko korrelazio linealaren norabidearen neurri bat da: linealki, aldagai batek gora egitean besteak ere gora egiten duenean, kobariantza positiboa da; eta bateak gora egitean, besteak behera egiten duenean, kobariantza negatiboa da. Kobariantzak ez du ordea ezer adierazten korrelazio horren sendotasun edo intentsitateari buruzko informaziorik ematen.
bi dimentsioko datuetarako (adibidez,
balio bikoteek pertsona ezberdinen pisuak eta altuerak adieraz ditzakete), honela adierazi eta kalkulatzen da kobariantza:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[cov(x,y)=s_{xy}=\cfrac{\sum (x_i-\overline{x})(y_i-\overline{y})}{n}=\cfrac{\sum x_iy_i}{n}-\overline{x}\overline{y}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-b380ac9c66c86cbeea8df290e6d5021d_l3.png)
Kobariantza bi zorizko aldagaien baterako probabilitate-banaketarako ere kalkula daiteke, hasieran aipaturiko esanahi berdinarekin. Kasu horretan ordea, datu kopuruen ordez probabilitateak hartu behar dira kontuan. Honela kalkulatzen da bi zorizko aldagaien baterako banaketen kasuan:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[cov(x,y)=E[(x-\mu_x)(y-\mu_y)]\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-f84ae8c6dfa24b856e8e96507e318356_l3.png)
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Parametro estatistikoakParametro estatistikoak populazio bateko (eta baita probabilitate-eredu bateko) ezaugarri jakin bat neurtzen duten zenbakizko balioak dira; adibidez, herrialde bateko familien batez besteko errenta. Parametro estatistikoak ezezagunak izaten dira, eta…
Bariantza-analisiaEstatistikan, bariantza-analisia (ANOVA akronimoaz ere ezaguna, ingelesezko ANalysis Of VAriance terminotik) aldagai kuantitatibo baten gainean jasotako datu-multzo ezberdinak horien batezbestekoari buruz konparatzeko teknika estatistiko bat da. Datu-multzoak bereizteko…
Estatistika deskribatzaileaEstatistika deskribatzailea lagin bateko informazioa laburbiltzen duten grafikoak (histograma, sektore-diagramak) eta neurri estatistikoak (batezbestekoa, desbideratze estandarra, ...) aurkeztu egiten dituen estatistikaren adarra da, lagin horretako emaitzak populaziora zabaldu…