Test psikometriko batean, akieszentzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti baietz edo adostasunez erantzuteko joera dagoenean. Aldiz, erreaktantzia gertatzen dela esaten da subjektuak beti aurka erantzuteko joera duenean.…
Barbiturikoak azido barbiturikotik eratorritako subtantzia multzo bat da, efektu hipnotiko eta lasaigarriak dituztenak. Horien gehiegizko dosia suizidiorako maiz erabili eta erabiltzen da gaur egun ere. Malonil-ureatik (kakan, gernuan eta izerdian aurki daitekeen substantzia) eta sagarretan aurki daitekeen azido malonikotik datorren substantziak dira. Adolf von Baeyer-el sintetizatu zituen lehen aldiz 1864 urtean eta 1904 urtean merkaturatu zen lehen barbiturikoa, Farbwerke Fr. Bayer and Co. enpresaren eskutik, azido dietilbarbiturikoa edo barbital izenekoa. Horren aurretik bromuroak erabili ziren bereziki efektu lasaigarri horiek lortzeko. XX. mendean zehar insomnioa eta epilepsia tratatzeko erabili ziren, eta gorenaldia 1930-40 hamarkadetan izan zen. Baina barbiturikoek sortzen zituzten segurtasun eta adikzio arazoak direla eta, barbiturikoak baztertzen joan ziren eta benzodiazepinak deitzen diren konposatuekin ordezten joan ziren. Egun benzodiazepinak dira efektu lasaigarriak lortzeko erabiltzen diren konposatu ohikoenak, baina barbiturikoak erabiltzen jarraitzen da, bereziki epilepsiak tratazeko.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.