Banakako enpresak eta enpresariak


KategoriakEnpresa

Banakako enpresa edo enpresa indibiduala pertsona fisiko bakar batek, banakako enpresari edo enpresari indibidual izenekoak, osatzen duen enpresa da, bera izanik enpresaren jabe eta kudeatzaile bakarra da. Gehienetan, euren kontura lan egiten duten pertsonekin, autonomoekin alegia, identifikatzen da. Hala ere, langile batzuk izan ditzakete kontratatuta. Burutzen duten jarduera oso mugatua da, eta orokorrean beste enpresa edo partikularrentzako zerbitzuak eskaintzen dituzte.  Aldi berean, ohikoa da haien kudeaketa administratiboa (kontabilitatea, zergen kudeaketa, ...) gestore baten esku uztea da. Sozietate anonimo, erantzukizun mugatuko sozietate eta beste merkataritza sozietate gehienetan ez bezala, banakako enpresariak edo enpresari indibidualak bere oraingo eta geroko ondare pribatu osoarekin erantzuten du enpresaren zor eta obligazioen aurrean. Badira, ordea, banakako enpresa-figura bereziak, ondare osoarekin erantzuten ez dutenak: erantzukizun mugatuko ekintzailearen kasuan, ondare osoarekin erantzuten da, baina ohiko etxebizitza kenduta; eta sozietate anonimo unipertsonalaren kasuan, erantzukizuna kapital sozialera mugatzen da.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, empresa individual, empresario individual.

240 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.