Marka fideltasuna edo marka leialtasuna bezero batek edo bezero talde batek marka jakin bateko produktuak edo zerbitzuak eskuratzean erakusten duen iraunkortasun edo konpromisoa da, produktu edo zerbitzu horrek…

Banakako bezeroa erosketa prozesua modu indibidualean garatzen duen pertsona da, bere behar pertsonalak asetzeko, bezero kolektibo edo instituzionalaren kasuan ez bezala. Banakako bezeroaren kasuan, erosketaren erabakia indibiduala da, eta horrek baldintzatu egiten du guztiz erosketaren erabakia hartzeko informazio bilketa eta jarduera kognitiboa, emotibitatea gehitzearekin batera, taldeka hartzen diren erabakietan ez bezala, non erosketa prozesua hausnarketa sakonagoarekin burutzen den.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, individual customer; gaztelaniaz, cliente individual.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.